2010-05-04

Ispasterko umeak

Kaixo! Ispasterko eskolako umeak gara, 1., 2. eta 3.mailakoak. Ezetz asmatu!

Sarri laguntzen dit egunez
nik egiten dudana eginez
gauean uzten nau bakarrik
argi gabe ez baitu bizirik.

2010-03-24

Oso ondo,beti igartzen dituzue eskolako lanetan bezala.Ondo pasa,eta itzulirarte....

2010-03-12

Lekeitioko eskolako lehenengo mailakoak gara, eta honako kontakizunak ea asmatzen dituzuen:

EZ NAIZ TRONPETA
BAINA TRONPETAK BEZALA JOTZEN DUT
EZ NAIZ ESKOPETA
BAINA ESKOPETAK BEZALA BI KANOI DITUT
ZER NAIZEN BADAKIZU?
............................................
ZER DALA TA EZEZTZ IGARRI
AURREAN PUNTA BI
ETA ATZEAN BI ZULO
ZER DA?
..............................................
EMATEN DITU FRUITUAK
EMATEN DU GERIZA
TXORIAK HABIARENTZAT LEKUA
ETA EKAITZA DENEAN BABESA. ONDO PASA.

2010-03-07

TXINURRIA ETA BUZOIA






IGARRI DUZUE:

NAHIKO GAITZA ZELA ESATEN ZENUTEN BAINA.... IGARRI DUZUE.
GOIAN DITUZUE ERANTZUNAK!!!


2010-03-01

AULESTI-ASMAKIZUN BI

Kaixo:

Aulestiko LH 1-2 mailakoak gara.
Hona hemen guk aukeratu ditugun asmakizun bi.
Ea zer iruditzen zaizkizuen:


Zuhaitz-mutur
gorenengora igon
ahal eta
erreka txikiena
igaro ezin.

  • ZER DA?
erantzuna:

Eskutitzak ekarten dizkidate
irakurtzen ez jakin arren,
jan eta bidaltzen ditut
ahalik eta azkarren

  • zer da?

2010-02-25

2010-02-18

Kaixo lagunak:
Gu Munitibarko eskolako 1go eta 3. mailako ikasleak gara eta hor daukazue aste hontako asmakizuna.
Ia nork igertzen dauen.
Datorren astean jarriko dogu erantzuna.

BATA BESTEAREN GAINEAN,
HOR DAUDE ZURE GORPUTZEAN
MUSUKA DENBORA GUZTIAN.